Kunsthal Diseinu eskola pribatuan ate irekiak

Kunsthal 2019tik aurrera Bilboko goi- mailako diseinuko eskola pribatua izango da. Bertan Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua ikasten dira, Biak goi mailako ikasketak dira.

Ate irekien data: abenduaren 15ean, larunbata, Bilboko Zorrozaurreko egoitzan

Anuncios

Sarbide-probako (selektibitateko) eta EHUn ikasteko DATAK

EGUTEGIA: Baditugu Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko tramiteen datak:

Ohiko deialdia:

Ohiko Sarbide-probarako izen-ematea: urtarrilaren 14tik martxoaren 29a arte.

Sarbide-probarako aukeratutakoa aldatzeko epea: maitzaren 13tik 17ra 8:00etatik 15:00etara.

Sarbide proba/selektibitatea: ekainaren 5,6,7 Eibarren. NAN eta idazkaritzan emango dizuten ziurtagiria eraman.

Notak: Ekainaren 13an ikastetxean. www.ehu.es helbidean ere bai. Berrikusketa egiteko eskaerak ekainaren 14tik 18ra.  Erantzuna 25ean. Azterketak ikusteko eskaera ekainaren 26tik 27ra. Donostiako Sarbide-bulegoan. Azterketak ikustea, erreklamatu… dutenek eta txanda eskatu dutenek ekainaren 28tik uztailaren 9ra, zitaren arabera. Berrirro USE egiteko matrikula ekainaren 24an.

Izen-ematea berretsi:  Ekainaren 17tik 21era www.ehu.es  helbidean egin behar da. Sartu “Gaur” jartzen duen lekuan, “ikasleak”  klikatu, “unibertsitateko akademia gestio gaurkotua” klikatu, “unibertsitatekoak” jartzen duen eskuman bilatu “unibertsitatera datozenak”, “lehen aldiz sartu naiz” klikatu, eta sartu eskatzen diren datuak. Ematen dizuten pasahitza aldatu. Hortik aurrera martxoan egindako izen-ematea aldatu edo mantendu egin b ehar duzu.

www.sarrera.ehu.es  helbidean zalantzak galdetzeko atala ere badago.

Matrikularako txostena eta beka eskaera ere www.ehu.es helbidean.

Matrikularako hitzorduen lehenengo zerrenda: uztailaren 13an eta matrikula egiteko I fasea: uztailaren 15etik 18ra hiriburuetako errektoreordetzetan. Hurrengo zerrendak ondorengo egunetan .

Ez ohiko deialdia:

Sarbide-probarako aukeratutakoa aldatzeko epea:  ekainaren 10etik 14ra ikastetxean.

Sarb ide-probarako matrikula egin behar dute lehenengo sarbide-proba gainditu ez dutenek, nota igo nahi dutenek, edo bankuko kontu zenbakia eman ez dutenek ekainaren 24an. Besteei institututik egingo zaie.

Ez ohiko proba: uztailaren 3,4,5ean, (Donostian). NAN eta idazkaritzan emango dizuten ziurtagiria eraman.

Notak jasotzea: Uztailaren 10ean. Berrikusketa egiteko eskaerak 11tik 15era. Erantzuna 23an. Azterketa ikusteko eskaera uztailaren 24an Donostiako Sarbide-bulegoan. Azterketa ikustea, erreklamatu… duenak
uztailaren 29tik irailaren 10era, aurretiko zitaren arabera.

Izen-ematea berretsiUztailaren 15etik 19ra www.ehu.es  helbidean, goian aipatutako eran.

 II. faseko Matrikularako hitzorduen 1.epea: zerrenda argitaratzea uztailaren 27an eta matrikula egiteko  4. epea: irailaren 2tik 3ra hiriburuetako errektoreordetzetan. Azken epea irailaren 13an.

Aurreko kurtsoan amaitu duten, eta, berriro sarbide-proba egin nahi dutenek:

Sarbide-probarako izen-ematea: maiatzaren 27tik 28ra, unibertsitateko idazkaritzan.

Unibertsitatean izena emateko epea: ekainaren 17tik uztailaren 2ra.

 

IVEFen edo Interpretazio eta Itzulpengintzan sartzeko DATAK

IVEF:

Azterketarako izen-ematea:Apirilaren 3tik 10era. Internet bidez egin behar da, eta resguardoa gorde. (Eraman beharrekoaz ohartu). 75 €?? ordaindu. Probarako onartuen zerrendak maiatzaren 2an.

Azterketak: maiatzaren 29tik 31ra; abizenaren arabera zeure hitzordua edukiko duzu. NAN eraman.

Onartuen zerrendak: Ekainaren 7an behin-behinekoak. Erreklamazioak 7tik 12ra. Behin-betiko emaitzak 14an.

Interpretazio eta Itzulpengintza:

Azterketarako izen-ematea:Maiatzaren 13tik 20ra.  Internet bidez egin behar da, eta resguardoa gorde (ez da sinatu behar).

Azterketak: maiatzaren 22an ingelerakoa eta 23an frantsesekoa. Goizean 9:00etan idatzizkoak. (euskara, gaztelera eta ingelera edo frantsesa) eta  arratsaldez ahozkoa izaten dira. NAN eta resguardoa eraman.

Notak: Ekainaren 7an. 10etik 12:00ko 12:00ak arte erreklamazioak. 14an behin-betiko emaitzak.

Prezioa: 75 €??

 

Mondragon Unibertsitatean ATE IREKIAK eta sarbide-probak

ATE IREKIEI eta IZEN EMATEARI buruzko informazioa helbide honetan:

https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-graduak/ate-irekiak

Azaroan hasi eta maiatza arte izaten dira.

 

 

 

Deustu Unibertsitatean informazio-saioak eta sarbide-probak

INFORMAZIO SAIOAK:

http://www.deusto.eus/cs/Satellite/deusto/eu/ikasle-berriak-graduak/ezagutu-gaitzazu

ZER? gradu bakoitzaren berri emateko informazio mahaiak, unibertsitateko zerbitzuei buruzko informazioa (ostatu, kirol, gaurgiro, hizkuntzak…), eta bisita gidatua (instalazio, laborategi, paraninfo, gradu arteoa, ikastetxe nagusia).

Beste ekintza bat: tailer praktikoak fakultateetan; gehienak arratsaldetan.

Horrez gain, ateak zabaltzeko egunak egongo dira; fakultate bakoitzean egun desberdinetan izango dira, arratsaldeko 19:00etan; azaroan hasita abendua edo urtarrila arte. Ikus unibertsitateko web orrian.

IZENA-EMATEKO PROZESUA:

Sarbide-probak, izen-ematea …

http://www.deusto.eus/cs/Satellite/deusto/eu/ikasle-berriak-graduak/sarrerako-prozesua

 

Nafarroako unibertsitate pribatuan informazio-saioak, ate irekiak eta sarbide-probak

Donostiako Tecnun: Ingeniaritzak

SARBIDE PROBAK: http://www.tecnun.es/admision-y-ayudas/proceso-de-admision/plazos-pruebas-de-admision

ATE IREKIAK: http://www.tecnun.es/futuros-alumnos/fechas-de-interes

Eskaintzen dituzten ingeniaritzei buruzko bideo interesgarriak ere ikus ditzakezue web orrian.

Iruñeako fakultateetan sarbide-probak:

Abenduan hasita hiru txanda egon ohi dira (medikuntzan apirila aldera izan ohi dira), baina lehenengo txandetan aukera gehiago egongo da.   Gaindituz gero plaza gordetzeko 500€ inguru ordaindu beharko dira. Ikus beraien orrialdean:

http://www.unav.es/futurosalumnos “proceso de admisión”

Informazio saioak gure hiriburuetan: urtarrila inguruan. On-line ere konekta daiteke. Ikus goian aipatutako helbidean.

 

 

Lanbide Heziketako Azoka Eibarren

Lanbide Heziketako azoka egongo da Eibarko Armeria eskolan martxoaren 27tik 29ra bitartean.

Interesa daukatenek, aurretik izena eman beharko dute.